BIRTUALKI BADA ERE, BIDASOA EUROPAN IZANGO DA DATORREN URTEAN

2020/04/25
BIRTUALKI BADA ERE, BIDASOA EUROPAN IZANGO DA DATORREN URTEAN

RFEBM-ko zuzendaritza direktiboak lehen itzuliko emaitzekin Sacyr Asobal Liga bukatutzat ematea proposatu du, beraz, Bidasoak erdietsitako hirugarren postuan bukatuko luke 2019-2020 denboraldia

Koronabirusaren pandemiak sortutako krisiaren ondorioz, Real Federacion Española de Balonmanok Sacyr Asobal Ligako aurtengo denboraldia lehen itzuliko emaitzekin bukatzeko proposamena luzatuko du. Orduko sailkapenari erreparatuz, ozta-ozta, Bidasoak hirugarren postua eskuratu zuen, eta beraz, datorren denboraldian Europan jokatuko luke berriro ere.

Francisco Blazquezek zuzentzen duen taldeak igoerekin baina jeitsierarik gabeko liga bat proposatzen du. Proposamenak proposamen, orain ordezkaritza batzordeak, azken hitza duen Batzarreko organoak, behin betiko erabakia hartu etaatzo arratsaldean RFEBMek iragarritako proposamena gauzatuko du.

Normalean, juntak egiten dituen proposamenak eskubaloi espainolaren sektore guztiak ordezkatzen duen batzordeak (RFEBM, lurraldeetako federazioak, klubak, jokalariak eta epaileak) onartzen ditu.

Oraindik ez du egun zehatzik, baina datorren astean biltzekoa da batzordea eta bertan erabakiko da zein talde izango den Sacyr Asobal Ligako txapeldun eta zein taldek lortuko duten Europan jokatzeko txartela. Hasieran aipatu bezala, denboraldiaren %75 jokatu ez denez, lehen itzulia bukatu zeneko sailkapena aintzat hartuz liga amaitutzat emango zen.