BIOK TXINGUDIK GAZTEDI JASOKO DU BIHAR PLAIAUNDIN

2023/11/03
BIOK TXINGUDIK GAZTEDI JASOKO DU BIHAR PLAIAUNDIN

Gasteiztarren bigarren taldeak Irungo zelaia bisitatuko du bihar (azaroaren 4an) bere lehen taldearen kontra galdu ondotik

Biok Txingudik denboraldiko bostgarren jardunaldia jokatuko du bihar, azaroaren 4an, Plaiaundin, eta bertan jasoko du Gaztedi B (16:00). Azken partiduetan sentsazio onak izan badituzte ere, bidasotarrek Sarako Izarra taldearen kontrako azken porrota ahantzi nahi dute, baita etxean puntuak irabazi ere.

Horretarako, Txingudi Rugby Klubeko emakumeek Gaztediko bigarren taldea jasoko dute etxean, sailkapenean puntuetan berdinduta dagoena taldea, hain zuzen ere. Gasteiztarrek aurten bi talde sortu dituzte, euren historian lehen aldiz, eta pasa den jardunaldian elkarren kontra aritu ziren bi hauek. Lehen taldea nagusitu zen eta orain, bigarren taldeak ere garaipena eskuratu nahiko du Plaiaundin.

Etxekoak indartsu daudela erakutsi dute eta ez dituzte puntuak hain erraz emanen. Hala ere, hiru jokalariren falta somatuko dute asteburu honetan, Maier Aia, Ainara Guerrico eta Lea Etxebarrietarena zehazki.

14 urtez azpikoak Hernanin

Denboraldiari hasiera eman ez badiote ere, hurbil dute Ligako lehen jardunaldia Txingudiko 14 urtez azpiko jokalariek. Hala ere, oraindik prestaketetarako hitzorduak izanen dituzte asteburu honetan. Izan ere, bi lagunarteko jokatuko dituzte bihar, 10:30etik aitzinera, Hernaniko Landare zelaian. Lehena etxekoen kontra izanen da, Hernaniren kontra, eta bigarrena, Zarautz/Beltzaken kontra.

Aritz Arrieta 16 urtez azpiko Euskadiko selekzioarekin

Euskadiko 16 eta 18 urtez azpiko selekzioek Autonomien Txapelketa hasiko dute larunbat honetan ere Bilbon, Andaluziaren kontra. 16 urtez azpiko taldean, hain zuzen ere, Txingudiko Aritz Arrieta egonen da eta bere partidua 11:30ean hasiko da.

(Argazkia: James Morris)