BIOK TXINGUDIK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEAN

2024/05/06
BIOK TXINGUDIK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEAN
Biok Txingudi 27
22 Arrasate/Eibar B

Arrasate/Eibar Bri 27-22ko markagailuarekin irabazi zion mugako taldeak eta honela, sailkapeneko bigarren postura igo da

Biok Txingudik 27-22ko markagailuarekin irabazi zion pasa den larunbatean etxean Arrasate/Eibar B taldeari. Mugakoek baja aunitz zituzten, baina hala ere ez zen aitzakirik izan garaipena eskuratu eta sailkapeneko bigarren postura igateko.

Arrasate/Eibar B aurkari gogorra izan zen Biok Txingudirentzat. Espainiako Ohorezko mailan eta Euskadiko eta Espainiako selekzioetan aritutako jokalariak zeuden Plaiaundiko zelaian, baina horrek ez zituen etxekoak izutu. Alderantziz, neurketa hasi eta lehen entsegua Maren Santa Cruzek egin zuen, Enara Arrutik eraldatu zuen, markagailuan aitzina hartuz horrela. Edonola ere, talde bisitariak bere indarra erakutsi zuen segidan eta emaitza iraultzea lortu zuen (7-17). Asier Gonzalezen jokalariak orduan, defentsan lan ona eginez eta erasoan ere indarra hartuz, poliki-poliki, emaitza berdintzen joan ziren, baina markagailua berriz bereganatzen ere. Atsedenadlira 12-17 joan ziren eta bigarren zatian ailegatu zen etxekoen nagusitasuna (19-17; 19-22).

Azken minutuetan emaitza berdintzea lortu zuten mugakoek, 22-22, eta amore eman gabe segitu zuten neurketa bereganatzeko. Jessica Gomezek zuloa aurkitu eta entsegua egin zuen, 27-22koa ezarriz. Garaipen honkin, puntuak etxean gelditu ziren, eta Biok Txingudi B sailkapeneko bigarren postura igo da, Sarako Izarra liderretik sei puntura soilik.

Gabiria Txingudi/Baztanek ezin izan zuen Ordizia menderatu

Gabiria Txingudi/Baztanek berriz, ezin izan zion Ordiziari irabazi. Aurkaria erraz gailendu zen lehen zatian eta lau entseguko aldea ireki zuen atsedenaldira bidean. Bigarren zatian, indar hori bera erakutsi zuten eta bertze bortz marka lortu zituzten, 31 puntuko tartea ireki bi taldeen artean. Etxekoak indarberritu eta hiru entsegu lortu zituzten, horietako azkena eraldatuz. Hala ere, ez zen nahikoa izan markagailua berdintzeko eta azkenik, 17-38ko emaitzarekin bukatu zen neurketa.

(Argazkia: Xabi Sanchez)