BIOK TXINGUDIK EZIN IZAN ZUEN SARAKO IZARRA GARAITU

2023/10/30
BIOK TXINGUDIK EZIN IZAN ZUEN SARAKO IZARRA GARAITU
Sarako Izarra 38
7 Biok Txingudi

Txinguditarrek 38-7 galdu zuten saratarren kontra

Txingudi Rugby Klubeko Biok Txingudik emakume seniorren taldeak 38-7 galdu zuen asteburuan Sarako Izarraren kontra. Partiduaren lehen minutuetan idasotarrek aitzina hartu bazuten ere, lapurtarrek defentsan sendo ibili ziren eta plakaketa gogorrak eginez, markagailua irauli zuten garaipena eskuratu arte.

Partidua hasi eta zazpigarren minutuan, 0-7ko emaitza lortu zuen Biok Txingudik. Hala ere, intentsitatea jeisten hasi ziren, eta Sarako Izarrak hau aprobetxatu zuen markagailuari buelta emateko. Horrek, 26-7ko emaitza lortu zuen atsedenaldira bidean. Bigarren zatian, lapurtarrek bostgarren entsegua egin eta aldea mantentzen jakin zuen. Talde bisitaria berrantolatu eta indarberritu zen eta joko hobea zelairatu zuen. Hala ere, ez zen nahikoa izan eta etxekoak 38-7koa eskuratu zuen partidu bukaerako.

Bera Bera/Txingudik ere porrota jaso zuen

18 urtez azpiko Bera Bera/Txingudi taldeak bertze porrot bat jaso zuen Mungian, Uribealdearen kontra. 29-12ko markagailuarekin puntuak bertan utzi zituen.

16 urtez azpikoen prestaketak Saran

16 urtez azpiko taldeak, seniorren neurketaren aitzinetik, entrenamendu gidatu bat egin zuten Saran. Sara/Senpere taldearen batera, Keoma Pachechok gidatutako saioa izan zen eta aunitz ikasteko baliatu zuten jardunaldia.