BIKOTEKAKO EMAKUME MASTERS CUPEKO FINAL-ERDIAK ETA FINALA URANZUN

2021/03/18
BIKOTEKAKO EMAKUME MASTERS CUPEKO FINAL-ERDIAK ETA FINALA URANZUN

Emakumezkoen pilotako final-erdiak larunbat honetan (martxoaren 20an) jokatuko dira eta bi aste beranduago, Uranzu pilotalekuak finala ere jasoko du (apirilaren 4an).

Aurreko urtean bezala, Uranzu frontoia Bikotekako Emakume Masters Cupeko finalaren egoitza izango da. Kasu honetan, aldiz, final-erdiak ere Irungo frontoi berrituan jokatuko dira; beraz, zita bikoitza izango dugu eskualdean emakumezkoen pilotarekin.

Borja Olazabal, Irungo Udaleko Kirol ordezkariak, azpimarratu duenez, “oso albiste ona da Emakumezkoen pilota Uranzura itzultzea, gure hiriko frontoia horrelako ekitaldiak jasotzeko ezin hobea dela erakusten du. Osasun baldintzak hobetzen direnean, frontoia betetzea besterik ez zaigu falta. Egun hori iritsi dadin desiatzen gaude”.

Hain zuzen ere, Covida eta honek behartzen dituen murrizketak dela-eta, neurketa ateak itxita jokatuko dira. Edonola ere, Emakume Master Cupeko final-erdiak zein finala ETB-ren kameren bidez ikusteko beta izango da.

Final-erdiak asteburu honetan jokatuko dira, larunbatean zehazki. Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi bikotea Irantzu Etxebeste-Olatz Ruiz de Larrinagaren aurka lehiatuko dira eta Olatz Arrizabalaga-Naroa Agirre eta Leire Garai-Ohiana Orbegozo bikoteek osatzen dute bigarren final-erdia. Esan bezala, 15:30etatik aurrera, pilotaren ikuskizuna Uranzu pilotalekura bueltan dago.