Bikaintasunetik gertu geratu da Leka Enearen asteburua
2017/04/05
Jardunaldi ona izan dute Superdibisioan ari diren Leka Enea elkarteko taldeek. Gizonezkoena etxean aritu zen ostiralean, sailkapenean aurretik dagoen Borgesen kontra. Arerioa maila handikoa izan arren, 4-0 irabazi zuten irundarrek. Bosgarren tokian amaitu dute jardunaldia, Europarako txartela ematen duen postuetako batean.
Leka Eneako emakumeek jardunaldi bikoitza izan dute, Galizian. Orosoren aurka irabazi zuten larunbatean (4-2). Igandean, berriz, Orballoren kontra galdu zuten, 4-3ko markagailu estuarekin. Ondorioz, Europako postuetatik kanpo jarraitzen dute, bi puntura, liga amaitzeko bi hitzordu geratzen zaizkienean.