BIHAR HASIKO DA VII. EMAKUME PALA TXAPELKETA

2022/05/13
BIHAR HASIKO DA VII. EMAKUME PALA TXAPELKETA
Maiatzeko larunbat guztietan jokatuko dituzte kanporaketak, Soroetan, eta finala ekainaren 4ean izango da JostaldinBihar, maiatzak 14, Emeki Emakume Elkarteak antolatutako VII. Emakume Pala Txapelketari hasiera emanen diote Soroeta frontoian. Maiatzeko larunbat guztietan jokatuko dituzte txapelketako kanporaketak eta bihar izanen da denetan lehendabizikoa. Ekainaren 4ean berriz, finala jokatuko dute Jostaldi pilotalekuan. Zazpigarren edizioa da hau eta aurten, berezitasun moduan, Hondarribia eta Irungo emakumeekin soilik ospatuko da. 90. hamarkadan hasi zen elkartea txapelketa hau ospatzen eta geroztik, asteartero, emakume talde bat elkartzen da palan aritzeko. Hernani, Zizurkil, Oiartzun eta Zarautzko beste jokalariekin sare bat osatu dute gainera, eta elkarlanean dihardute etorkizunera begira beste hainbat ekitaldi ospatzeko. Beste emakumeekin sortutako sarea hau oso garrantzitsua dela dio Mariaje Berrotaranek, Emeki Emakume Elkarteko kidea eta I. Emakume Pala Txapelketako partehartzaileetako bat. Berarekin solastu gara eta hainbat zehaztasun eman dizkigu biharko jardunaldiaren inguruan.