BIGARREN ZATIAN LORTUTAKO GARAIPENA

2021/04/18
BIGARREN ZATIAN LORTUTAKO GARAIPENA
Bidasoa-Irun 33
26 Liberbank BM Sinfin

33-26 mendean hartu du Bidasoak BM Sinfín eta 43.puntua batu du sailkapenean. Mikel Zabala 8 golekin eta Azkue 6rekin taldeko golegile nagusiak izan dira.

Neurketa hasi baino lehen, Gojko Vucinicen, Arrateko atezain ohiaren eta Elgoibar Sanloko entrenatzailearen, eta Fernando Celaya, Bidasoako jokalari ohiaren, heriotzak omentzeko minutu bateko isilunea egin da Artalekun. Horren ostean, hasi da ikuskizuna.

Lehen zati berdintsua izan da. Ondo hasi du neurketa Bidasoak (4-2), Nacho Vallesen golek soilik eusten zuten talde kantabriarra. Bazirudien neurketa kontrolpean zuela Bidasoak, baina minutuak aurrera egin ahala, BM Sinfín hobe kokatu da kantxan eta neurketa berdintzera ere iritsi da. Hasiera batean, Jose Manuel Herrero Lon piboteak baloiak jaso ditu pibote lanetan, baina ez du ohiko efikazia izan, lehen minutuetan eginiko bi siakerei Sierrak erantzun bikaina eman die. Ondoren, ordea, bi gol jarraian egin ditu. 11.minutuan bi pibote erabili ditu erasoan Bidasoak, ez da taktika eraginkorra izan eta BM Sinfinek 6-6 berdindu du markagailuan. Berdinketan, Lonen lanak zeresan handia izan du. Jacobok berdinketaren aurrean, hutsartea eskatu behar izan du.

Vladyslav Ostroushkok 6-7koa egin du, baina Jon Azkuek azkar ezarri du berriz berdinketa markagailuan. Epaileak 2 minutu egotzi du Matheus Da Silva eta talde kantabriarrak, berriro ere, markagailuan aurretik jartzeko baliatu du (8-9). Plaren golaren ostean, Bidasoaren erreakzioa iritsi da. De la Saludek, Tesorierrek eta Salinasek 0-3ko partziala gauzatu dute 11-9koa ezartzeko. Nacho Valles egotzi dute epaileek eta Zabalak ez du hutsik egin 12-9koa jarri eta aldea hiru goletara handitzeko. Jarrain, BM Sinfineko Zungri defentsak neurketa bi minutu neurketa utzi behar izan du, baina etxeko taldeak ez dio eraginkortasuna ateratzen jakin. Plak, Dimitrievskik eta Xavi Castrok gol batetara hurbildu dute Bm Sinfín (15-14).

Emaitza horrekin joan dira bi taldeak aldageletara dena erabakitzeke. Bidasoak neurketa hautsi nahi zuen, baina BM Sinfinek ez zion uzten. 17-14ko abantaila lortuta, 18-17ra gerturatu da talde kantabriarra. Hurrengo minutuetan, Bidasoa erasoan zein defentsan berotu da eta neurketa lau goletako aldera bideratu du. Caverok, Zabalak eta Salinasek 21-17koa ezarri dute. Victor Montesinosek hutsartea eskatu du, baina berandu; ordurako Bidasoaren jokoa egonkortuta baitzegoen. Zabalaren bi gol berriren bitartez 23-17 aurretik jarri da talde irundarra. 25-18ra ere handitu du abantailaren poltsa eta Montesinosek hutsarte berri bat eskatu behar izan du. Neurketa guztiz bideratuta utzi du Bidasoak eta azken hamar minutuetan abantaila mantentzeko lanetan aritu da. Bidasoari Barcarekin gertatzen zaion antzera, Bidasoa Sacyr Asobal Ligako talde askok baino maila handiagoa du eta arerioei kosta egiten zaie 60 minutuetan zehar Bidasoaren erritmoa jarraitzea. Eneko Furundarenak azken hamar minutuak jokatzeko aukera izan du eta behin zulatu du BM Sinfinen atea. Azkenean, Bidasoak zazpi finaletako lehena 33-26 irabazi eta Sacyr Asobal denboraldi honetako 43. puntuak batu ditu.

Fitxa teknikoa

33 - Bidasoa Irun (15+18). Sierra, Cavero (2), Racotea (1), Zabala (8), Salinas (6, 1 p.), Tesoriere (1), Bonanno; Ledo, Crowley (1), Gey-Emparan, Furundarena (1), Aginagalde, Serrano (3), De la Salud (4, 2 p.), Azkue (6, 2 p.), Da Silva.

26 - Liberbank Cantabria Sinfín (14+12). Sánchez, Pla (4), Martínez (4), Herrero Lon (5), Zungri (2), Valles (4, 2 p.), Dimitrievski (3); Elcio, Rubio, Blázquez, Postigo, Lastra (1), Alonso, Basualdo, Castro (2), Ostroushko (1).