Bigarren zatian ihes egin zion Beti Onak-ek Bidasoa Bri

2016/02/04
Bigarren zatian ihes egin zion Beti Onak-ek Bidasoa Bri

Etxean galdu zuen larunbatean Bidasoa B filialak, Atarrabiako Beti-Onak taldearen kontra. Parekatua izan zen lehen zatia, eta 10-10eko berdinketa irudikatu zuen markagailuak atsedenaldian. Bigarren zatian, aldiz, bidasoarrek ezin izan zituzten nafarren erasoak gelditu. 23.minutuan erabaki zuen norgehiagoka Beti-Onak taldeak, 19-25ekoarekin. Usurbilen jokatuko du Bidasoa Bk igandean, 18:30etan. Estatuko Lehen Mailako seigarren postuan dago Pedro Salcedoren taldea.

Jaitsierarekiko aldea handitu du Hondarribiak

Ezinbesteko zuen garaipena eskuratu zuen igandean Hondarribia Eskubaloiak. Legazpiko Lau Bide jatetxea, sailkapeneko azkena hartu zuen Hondartza kiroldegian. Arerioa menderatu zuen, 25-20. Ondorioz, jaitsiera postuekiko zazpi puntuko abantaila dute orain berdeek. Larunbatean Bilbon jokatuko dute, Indautxuko Jesuiten eskolan, Deustu Loiolaren aurka.