BIGARREN PORROTA JARRAIAN HENDAIAKO ESTADIOARENTZAT
Hendaiako Estadioak ezin izan du etxetik kanpo Mouguerre garaitu (23-12) eta denboraldiko bigarren porrota jasan dute. Bigarren taldeak ere galdu egin zuen bere neurketa (38-15).
Hendaiako Estadioak bikain hasi zuen denboraldia Orthez garaituz, baina hurrengo bi neurketetan porrota jasan dute. Aurrekoan, Saint Medard en Jallezen aurka galdu zuten eta atzo, Mouguerren zelaian 23-12 kale egin zuten. Beste behin ere, Hendaiarrek neurketan zehar falta asko egin zituzten eta Mouguerretarrek entseguak gauzatzeko eta zigor kolpeak erdiesteko aukera izan zuten.
Euskal derbian, etxeko taldea sendoago aurkitu zen zelaian, zailtasun handiak izan ziteun Hendaiako Estadioak bere joko azkarra burutzeko. Bigarren zatian, Hendaiako Estadioak bere jokoa hobetu zuen, baina ez zen nahikoa izan Mouguerre berdindu edo garaitzeko.
Sailkapenari dagokionez, Hendaiako Estadioa zortzigarren postura jeitsi da eta lau punturekin jarraitzen du. Beste taldeak baino neurketa bat du hendaiako taldeak, beraz, ez da egoera erreala sailkapenak adierazten duena. Datorren asteburuan, atsedeneko jardunaldia izango dute, entrenamenduak baliatu beharko dituzte taldea finkatu eta jokoa egonkortzeko.
Reserve taldeak bere lehen porrota jasan zuen denboraldi honetan. Lehen bi neurketak irabazi ostean, Mouguerren B taldeak 38-15 irabazi zuen.