BIGARREN PORROTA JARRAIAN

2021/09/28
BIGARREN PORROTA JARRAIAN
Hendaiako Estadioa 39
44 Boucau Tarnos

Hendaiako Estadioak ezin izan zuen Ondarraitzen Boucau Tarnos mendean hartu (39-44).

Orain artean Hendaiako Estadioak jokatu dituen neurketa guztiak estuak izan dira. Puntu gutxirengatik irabazi edota galdu dituzte neurketak hendaiarrek. Kasu honetan, azken bi norgehiagoketan txanponaren kontrako aurpegia ikusi du Hendaiako Estadioak. Orthezen aurka 9-8 galdu eta gero, igande honetan, Ondarraitzen, 39-44 galdu zuen Boucau Tarnosen kontra.

Neurketa ona jokatu zuen Hendaiako Estadioak, sei entsegu gauzatu zituzten eta tranformazioetatik, hiru puntu gehiago gehitu zituzten. 39 puntu batu zituzten, baina aurrean zuen taldeak, Boucau Tarnosek, 44 egin zituen. Lau entsegu gauzatu eta hiru transformatzeaz gain, penaltiak baliatuta, baloia sei aldiz zutoinetatik igaroarazi zuten.

Nahiz eta galdu, defentsak burututako lanaren sari, Hendaiako Estadioak puntu defentsibo gehigarria jaso zuen. Gauzak horrela, ST Medard en Jalles taldea jarraiki, sailkapeneko seigarren postuan dago kokatuta Hendaiako Estadioa.