Bigarren mailan jarraituko du Txingudik

2018/05/31
Euskal Ligako bigarren mailan geratuko da Txingudi Rugby Taldea. Ez du igotzeko helburua bete, ezin izan baitu play off-ean Baztango Menditarrak gainditu. Behetik gora etorri da talde nafarra, eta nagusi izan da kanporaketa erabakigarrian. Plaiaundin 14-34 irabazi eta gero, jaun eta jabe izan da etxean, Lekarozen.
Bigarren mailan jarraituko du Txingudik
Baztan 58
0 Txingudi

Euskal Ligako bigarren mailan geratuko da Txingudi Rugby Taldea. Ez du igotzeko helburua bete, ezin izan baitu play off-ean Baztango Menditarrak gainditu. Behetik gora etorri da talde nafarra, eta nagusi izan da kanporaketa erabakigarrian. Plaiaundin 14-34 irabazi eta gero, jaun eta jabe izan da etxean, Lekarozen.

Beltzek ez dute hogei puntuko desabantaila iraultzeko inolako aukerarik izan. 58-0eko jipoia jaso dute itzulikoan, nahiz eta berdegunean taldeen arteko aldea ez den horren agerikoa izan. Hurrengo denboraldian ere Euskal Ligako bigarren mailan jokatuko du, beraz, Txingudi Rugby Taldeak.