Bigarren Mailan jarraituko du Mariñok

2016/05/16
Bigarren Mailan jarraituko du Mariñok

Mailari eustea lortu du Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok. Azken jardunaldira arte itxaron behar izan du permanentzia bermatzeko, baina Eibarko Unben irabazita, jaitsiera ekidin du talde irundarrak. Gol bakarra aski izan da armaginak mendean hartzeko. Azkenean Capiscol, Leioako Emakumeak eta Peñas Oscenses taldeek galdu dute maila. Urdinek bederatzigarren postuan amaitu dute liga, 27 punturekin. Bolada onak izan ditu Mariñok denboraldian zehar, eta garaipen handiak lortu ditu. Erregulartasuna falta izan zaio, ordea, sailkapenean koska bat gorago aritzeko. Helburu nagusia bete du behintzat, eta Emakumeen Bigarren Mailan jarraituko du, hirugarren urtez segidan.