Bigarren izan dira Bidasoa XXIeko mutilak Espainiako Kopan

2015/05/05
Bigarren izan dira Bidasoa XXIeko mutilak Espainiako Kopan

Zilarrezko domina lortu dute Bidasoa XXIeko mutilek asteburuan, Gijonen jokatutako Ohorezko Mailako Espainiako Kopan. Historian lortutako emaitza onena da, joan den urteko brontzea baino hobea. Sant Andreu txapelduna urrun izan zuen Bidasoak, baina lehia estua izan zuen Mairenarekin eta Canoerekin. Erreleboetan bermatu zuen bigarren tokia Irungo taldeak. Nesken taldeak mailari eustea zuen helburu, baina ezusteko maila eman eta podiumetik hurbil aritu zen. Laugarren tokian amaitu zuten neskek Espainiako Kopa, maila galtzeko arriskurik gabe.