Bigarren izan da Hondarribia aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketan

2017/02/22
Bigarren izan da Hondarribia aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketan

Orioko zortzikoak irabazi du aulki mugikorreko distantzia luzeko Euskadiko Txapelketa, proba nagusian. Hondarribiak mendean hartu zuen Gipuzkoakoan, baina oraingoan, Orio izan da nagusi, etxean jokatutako estropadan.18:49ko denbora egin zuten horiek, berdeek baino ia 14 segundo gutxiago. Zierbena gelditu zen hirugarren. Emakumeetan, San Juanek irabazi zuen.