Bigarren izan da Borja Estomba Sellan

2015/08/10
Bigarren izan da Borja Estomba Sellan

Kirol ibilbideko emaitzarik onena lortu zuen larunbatean Borja Estomba irundarrak. Asturiasko Sella Ibaiaren Nazioarteko Jaitsieran bigarren izan zen, K1eko sailkapenean. José Ramalho portugaldarrak irabazi zuen proba, baina hiru segundoko aldea besterik ez zion atera Estombari. Oviedo Kayak taldean ari da, gaur egun, Santiagotarrak Kirol Elkartean hazitako irundarra.

Podiumetik kanpo gelditu dira Crespo eta Elosegi

Munduko Slalom Kopako proba ere izan da asteburuan La Seu d’Urgelleko kanalean, Katalunian. Podiumetik hurbil gelditu dira Santiagotarrak-eko Joan Crespo eta Ander Elosegi. Crespo laugarren izan da K1eko proban, eta Elosegi bosgarren C1ean.