Bigarren faseko lehen garaipena erdietsi du Hondarribiak

2018/02/28
Ligako bigarren faseko lehen garaipena lortu zuen larunbatean Hondarribia Ikasbasket saskibaloi taldeak. Bilboko La Salle mendean hartu zuen. Bigarren zati bikaina egin zuen Ganix Mironen taldeak. Izan ere, 17 puntu lortu zituen lehen bi laurdenetan, eta 44 hurrengo bietan.
Bigarren faseko lehen garaipena erdietsi du Hondarribiak
Hondarribia 61
48 La Salle

Ligako bigarren faseko lehen garaipena lortu zuen larunbatean Hondarribia Ikasbasket saskibaloi taldeak, Hondartza kiroldegian. Bilboko La Salle mendean hartu zuen. Bigarren zati bikaina egin zuen Ganix Mironen taldeak. Izan ere, 17 puntu lortu zituen lehen bi laurdenetan, eta 44 hurrengo bietan.

Defentsako intentsitatea galdu gabe, eraginkortasun handia eduki zuen taldeak erasoan, bigarren zatian. Cristina Gozanlez eta Jennifer Zelaieta izan ziren etxeko taldeko saskiratzaile onenak, 15na punturekin. Hurrengo partida Nafarroako Barañainen jokatuko dute berdeek, liderraren etxean.