Bigarren aldiz irabazi du Oliverik Donostia-Hondarribia

2016/03/22
Bigarren aldiz irabazi du Oliverik Donostia-Hondarribia

Iker Oliveri hondarribiarra izan da azkarrena Donostia-Hondarribia Talaia Bidea mendi lasterketan. Joan den urtean ere Oliverik irabazi zuen lasterketa, baina lau minutu gehiago behar izan zituen ibilbidea osatzeko. 2:14ko marka egin du aurten. Bigarren sailkatua ere hondarribiarra izan da: Joxe Amunarriz (2:20ko denbora). Roberto Garai sopelarra igo da podiumeko hirugarren tokira.

Emakumezkoetan, Uxoa Irigoien getariarrak irabazi du proba, 2:45eko markarekin. Jaun eta jabe izan da, bigarrenari 23 minutu eta erdi atera baitizkio. Tanit Perez de Lezeta eta Begoña Julian donostiarrak gelditu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.