Bideratuta utzi du Vilariñok hirugarren eraztuna

2015/06/29
Bideratuta utzi du Vilariñok hirugarren eraztuna

Denboraldiko hirugarren garaipena eskuratu zuen igandean Ander Vilariño hondarribiarrak. EuroNASCAR lehiaketan lortu duen hogeigarrena. Frantziako Tours hiriko zirkuituan izan zen. Zortzi jardunaldi jokatu dituzte Europako Nascarrean, eta beste lau gelditzen dira. Baina irailetik aurrera izango dira, udako atseden luzearen ondoren. Ander Vilariño sailkapeneko liderra da, eta hogeita zortzi puntuko abantaila du Eddie Cheeverrekiko. Azken lau lasterketetan estutzen jarraitu beharko du Vilariñok, puntuazio bikoitza emando dutelako. Dena den, ondo bideratu du EuroNASCAR-eko hirugarren eraztuna.