Bide onetik ekin dio Mariñok 2017ari

2017/01/11
Bide onetik ekin dio Mariñok 2017ari

Garaipenarekin bueltatu da lehiara Emakumeen Bigarren Mailako Mariño. Gasteizko Olaranben irabazi du igande goizean, Aurrera taldearen kontra. Arabarrak sailkapenaren erdi aldean daude, eroso. Baina irundarrek, mailari eusteko lehia bizian egonagatik ere, ezustekoa eman ahal izan diete.

Arnasa hartu dute urdinek, aurreko sei neurketetan puntu bakarra lortu baitzuten. Gasteizko garaipenarekin konfiantza berreskuratu dute, borrokan jarraitzeko. Hurrengo jardunaldian, aurkari zuzen batengandik aldentzeko abagunea izango du Mariñok. Burgosko Nª Señora del Belén hartuko du Landetxan, larunbatean 19:00etan.