Bide okerretik hasi du denboraldia Mariñok

2015/09/17
Bide okerretik hasi du denboraldia Mariñok

Puntu bakarra lortu du Mariñok Emakumeen Bigarren Mailako lehen bi jardunaldietan. Gol bakarra ere ez du sartu, gainera. Etxean egin zuen debuta iraileko lehen asteburuan, eta 0-1 galdu zuen Burgosko Capiscol taldearen kontra. Igandean husna egin zuen Bilbon, San Ignacio auzoko taldearen aurka. Asteburuan atsedena hartuko du ligak. Beraz, hurrengo norgehiagoka prestatzeko denbora izango dute urdinek. Lehen bi jardunaldietako uzta eskasaren ondoren, garrantzia handia hartuko du hurrengo partidak. Etxean ariko da Mariño hirugarren jardunaldian, Nª Señora del Belén taldearen kontra.