Bidasoaren lehen lerroa borobildu du Porterok
2015/07/02
Julián Portero jokalari andaluziarra fitxatu du Bidasoa-Irunek. Hogeita sei urte ditu eta lehen lerroko postu guztietan moldatzen da ondo. Palma del Río taldean aritu da 2014/2015 denboraldian, Ohorezko B Mailan. Ondo ezagutzen ditu kategoria eta aurkariak. Lehenago, Pozoblancon jokatu zuen. Porteroren fitxaketa konfirmatu ondoren, azken helburuari helduko dio Bidasoak. Pibote bat behar du.