Bidasoaren gorakada eten du Sinfinek

2019/01/11
Bidasoaren gorakada eten du Sinfinek

BIDASOA-IRUN: Zubiria, Cavero (3), Trkulja (1), Crowley (1), Iriarte (2), Muiña (7), Azkue (5). Dejanovic (2), Vázquez (4), Revin, Zildzic (1), Gimeno, Alzaga (1).

GO FIT SINFíN: Sánchez (17), Muñiz, Merino, Canedo (8), Postigo (7), Calderón, Jorajuria (5). Salvarrey, Pla, Blázquez, álvarez (6), Ros (1), Campo (1), Merino, Herrero (4)

MARKAGAILUA: 0-2, 4-5, 5-9,6-11,8-12, 10-14(atsedenaldia); 13-18, 15-20, 17-24, 21-27,23-29, 25-32.

Garaipen argia lortu zuen larunbatean Go Fit Sinfinek Irungo Artaleku kiroldegian. Azken jardunaldietako hobekuntza zela eta, itxaropenez ekin zion Bidasoak norgehiagokari. Baina hasieratik gailendu zitzaion Santanderko taldea. Defentsako sendotasuna galdu zuen Fernando Bolearen taldeak, eta erasoan Pedro Fuentesen hutsunea nabaritzen hasi zen. Belauneko lesio larria du piboteak, eta ezin izango du denboraldi honetan gehiago jokatu.

Bost minutu behar izan zituen Bidasoa-Irunek lehen gola sartzeko (1-2). Hurrengo bost minutuetan markagailua berdintzea lortu zuten etxekoek, lehen eta azkeneko aldiz (4-4). Kantabriarren gol jarioa hasi zen ondoren. Fernando Boleak hutsartea eskatu behar izan zuen ordu laurdena betetzerako, eta nola edo hala lehiari eustea lortu zuen taldeak. 10-14koa irudikatu zuen markagailuak atsedenaldirako.

Bigarren zatian esperientzia eta sendotasuna erakutsi zituen Sinfinek. Postigo eta Jorajuria eroso aritu ziren erasoan, irundarren defentsa behin eta berriro gaindituz. 40.minuturako neurketa hautsi du Sinfinek, zazpi goleko abantailarekin (15-22). Alde hori bera irudikatu du markagailuak partidaren amaieran. Bigarren postura iristearen helburua oso zail jarri dio Sinfinek Bidasoari. Nahikoa lan izango du, momentuz, Bolearen taldeak, seigarren sailkatua gainditzeko. Bi puntu gehiago ditu, berriro, Viveros Herol Navak.