BIDASOAREN DENBORALDI ONAREN ERAKUSLE

2021/06/22
BIDASOAREN DENBORALDI ONAREN ERAKUSLE

Bidasoaren bost jokalari denboraldiko talde onena osatzeko nominatuen artean izendatu dituzte.

Jon Azkue, Rodrigo Salinas, Kauldi Odriozola, Adrian Crowley eta Tom Tesoriere Sacyr Asobal Ligan denboraldi honetako Talde Onenerako bozketarako izendatuak izan dira. Eskubaloiko jarraitzaileek Azkue erdilari onena izateagatik, Salinas eskuin alboko onena izateagatik, Odriozola eskuin hegaleko onena izateagatik, Crowley ezker hegaleko onena izateagatik eta Tom Tesoriere defentsa onena izateagatik bozka ditzakete.

Eskubaloiaren erretiroa hartu duen urtean, Adrian Crowley estreinekoz izan da izendatua. Aitzitik, Azkuek, Salinasek, Tesorierek eta Odriozolak badakite zer den horrelako sarietan izendatuak izatea. Odriozolaren kasuan, gainera, duela bi denboraldi saria irabazi zuen.

Nahiz eta Bidasoak denboraldi historikoa egin, hirugarrenez lortu du Sacyr Asobal Ligako txapeldunorde bukatzea, Jacobo Cuetara entrenatzailea ez da izendatuen artean ageri. Zaleek Paco Bustos, Manolo Cadenas, Jose Franciso Nolasco, Xavi Pascual eta Antonio Rama bozkatzeko aukera dute. 

Jarraitzaileek ekainaren 28ra arte beren botoak ASOBAL Ligako webgunean emateko aukera izango dute eta aste horretan zehar iragarriko dira irabazleak. Esteka hemen.