Bidasoara itzuliko da Paco Barthe

2018/03/13
Harrobiko harribitxietako bat berreskuratu du Bidasoak. Izan ere, Paco Barthe 25 urteko hendaiarrak Irungo taldean jokatuko du berriro, hurrengo sasoitik aurrera. Sei urte eman ditu alemanian, SG BBM Bietigheim taldean, horietatik lau lehen taldean. Bundesliga nagusian jokatu du harekin. Ingeniaritza Zibileko ikasketak egin ditu Alemanian, eta masterra amaitzen ari da orain.
Bidasoara itzuliko da Paco Barthe

Harrobiko harribitxietako bat berreskuratu du Bidasoak. Izan ere, Paco Barthe 25 urteko hendaiarrak Irungo taldean jokatuko du berriro, hurrengo sasoitik aurrera. Sei urte eman ditu alemanian, SG BBM Bietigheim taldean, horietatik lau lehen taldean. Bundesliga nagusian jokatu du harekin. Ingenieritza Zibileko ikasketak egin ditu Alemanian, eta masterra amaitzen ari da orain.

Hendaiako Staden eskubaloian hasi ondoren, kadete eta jubenil mailan Bidasoan ibili zen Paco Barthe, eta bi denboraldi egin zituen lehen taldean, Ohorezko B Mailan. Eskualdera bueltan, abuztutik aurrera Bidasoan ariko da. Bi urterako kontratua sinatu du. Artalekura itzulita “ametsa” bete duela adierazi du. 1,95m da luze, eta lehen lerroan aritzen da, alboko postuetan.