Bidasoan gelditu dira Irungo Maratoi Erdiko sari nagusiak

2018/02/27
Eskualdeko korrikalariek lortu dituzte Irungo Maratoi Erdiko sari nagusiak. Gizonezkoetan Jose Antonio Gomez de Arriba irundarrak irabazi du proba (1:11). Iñaki Gerikari minutu erdi baino gutxiago atera dio. Hirugarren postuan, Mikel Rodriguez gelditu da.

Emakumeetan, Claudia Behobide hondarribiarrak jantzi du txapela (1:27), Irene Sanzberro gelditu da bigarren, eta Itsaso Leunda hirugarren. Hamar kilometroko proban, Alexander Oiarbide (32:51) eta Alejandra Arribas (38:44) izan dira azkarrenak. 968 parte hartzaile izan dira Super Amara BATek antolatutako bi probetan (778 gizon eta 190 emakume).