Bidasoan ariko da Kauldi Odriozola
2015/06/25
Bidasoa-Irunek bete du taldea osatzeko markatu zuen helburu nagusietako bat. Kauldi Odriozola zumaiarrak Artalekun jokatuko du. Hemezortzi urteko gaztea da, eta eskuin hegalean aritzen da. Herriko Pulpo taldean jokatu du orain arte, baina etorkizun handiko jokalaria da. Aurten jubenil mailako Espainiako Txapelketan bigarren izan den belaunaldiko erreferentea da. Gainera, bere mailako Espainiako selekzioaren deialdietan ohikoa da. Europako Open Txapelketan parte hartuko du, Suezian. Odriozolak Iñaki Cavero irundarra izango du lagun Bidasoako eskuin hegalean. Bikote gaztea osatuko dute.