BIDASOAKO LAUGARREN JEITSIERA OSPATUKO DA IGANDEAN
Euskadiko Txapelketaren laugarren jardunaldia izanen da eta Hondarribia Arraun Elkarteak antolatuko du
Bidasoa ibaiaren laugarren jeitsiera ospatuko da asteburu honetan, Euskadiko Txapelketako laugarren jardunaldia izanen dena. 9:00etan emanen zaio hasiera eta 400 arraunlari baino gehiago espero dira, 179 ontzitan banatuta.
Jeitsierarik jendetsuena izanen da igande honetan, urtarrilaren 29an, Bidasoa ibaian ospatuko dena. Euskadiko Txapelketako laugarren jardunaldia izanen da eta oraingoan, Hondarribia Arraun Elkarteak antolatuko du.
Goizeko 9:00etan hasiko dira arraunlariak lehian, eta antolatzaileek 400 arraunlari baino gehiagoren parte hartzea espero dute, 179 ontzitan banatuta. Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlariez gain, Santiagotarrak taldekoak, San Juanekoak, Arraun Lagunakekoak, Ur Kirolakekoak, Zarautzekoak, Oriokoak, Getxokoak, Deustokoak, Raspasekoak eta Lutxanako arraunlariak ere bertan izanen dira.
(Argazkia: J.J.Portos)