Bidasoako jokalariak nazioarteko deialdietan
Bidasoa Irungo lau jokalari Kroazian, Danimarkan eta Norvegian izanen dira aste honetan hasiko den Munduko Txapelketako hasierako faseko partiduak jokatzen. Hain zuzen ere, Leo Maciel, Rodrigo eta Esteban Salinas eta Dariel Garcia izanen dira, Argentinako, Txileko eta Kubako selekzioekin. Horrez gain, Nacho Torrescusa Espainiako selekzioko prestatzaile fisikoa izanen da txapelketa berean.
Maciel atezain argentinarra bere herrialdeko selekzioarekin izanen da Zagreb-en (Kroazian). Munduko Txapelketako H multzoan arituko da hasierako fase honetan, Kroazia, Egipto eta Barheinen kontra. Lehen neurketa asteazkenean izanen dute (urtarrilaren 15ean), Egiptoren kontra (18:00). Urtarrilaren 17an berriz, 20:30ean, Kroaziaren kontra ariko dira eta azkenik, urtarrilaren 19an, Bahreinen kontra (18:00).
Salinas anaiak berriz, Oslon izanen dira F multzoko neurketa jokatzen, Txileko selekzioarekin, Aitor Etxabururen agindupean, eta Espainia, Suedia eta Japoniako selekzioen kontra. Lehen partidua urtarrilaren 16an ospatuko dute, 18:00etan, Espainiaren kontra. Bigarrena berriz, urtarrilaren 18an izanen da, 20:30ean, Suediaren kontra eta azkenik, urtarrilaren 20an, Japoniaren kontra jokatuko dute (18:00). Espainiako selekzioarekin gainera, Nacho Torrescusa egonen da prestatzaile fisiko bezala.
Azkenik, Dariel Garcia Kubaren izanen da Zagreb-en, G multzoko neurketak jokatzen, Eslovenia, Islandia eta Cabo Verderekin batera. Lehen partidua urtarrilaren 16an izanen da, 18:00etan, Esloveniaren kontra. Bigarrena, urtarrilaren 18an, 20:30ean, Islandiaren kontra. Azkenik, hirugarrena, urtarrilaren 20an ospatuko da, Cabo Verderen kontra, 20:30ean.
Alex Mozas eta Jorge Martinez junior selekzioarekin konzentratuta
Aste honetan Alex Mozas Bidasoako entrenatzailea eta Jorge Martinez atezainen entrenatzailea Ciudad Realen izanen dira, Espainiako junior selekzioarekin konzentratuta. Taldeak hitzordu garrantzitsua izanen du asteburuan Portugalen, bertan jokatuko baita IV Nazioen Txapelketa. Espainia, Portugal, Alemania eta Frantziako selekzioak izanen dira bertan aurrez aurre.
Euskadiko eta Txileko selekzioak aurrez aurre
Urtarrilaren 11an, Pasaian, Euskadiko eta Txileko selekzioak aurrez aurre izan ziren eta bisitarien alde erori zen markagailua, Txilek irabazi baitzuen 30-31ko emaitzarekin. Bi taldeetan ere, Bidasoako jokalariak izan ziren. Euskadikoak Julen Mujika, Eneko Furundarena, Asier Nieto, Gorka Nieto, Asier Iribar eta Mikel Zabala, eta Txilekoan berriz, Rodrigo eta Esteban Salinas anaiak, Aitor Etxaburu bidasotar oihaz gain.