BIDASOAKO JOKALARI ETA ENTRENATZAILE OHIA FERNANDO BOLEA ZENDU DA

2024/06/28
BIDASOAKO JOKALARI ETA ENTRENATZAILE OHIA FERNANDO BOLEA ZENDU DA

Boleak ASOBAL Liga, Errege Kopa, ASOBAL Kopa eta Europako Kopa irabazi zituen Bidasoan jokalari gisa, eta entrenatzaile moduan ASOBAL Ligara azken igoeraren protagonista izan zen

Alzheimer eritasunak jota zebilela, 2022ko maiatzean omendu zuten Artalekun. Bidasoaren aro oparoenetan protagonista izan zen Bolea, ASOBAL Ligara azken igoeran entrenatzaile gisa, baina bereziki Elgorriaga Bidasoaren urrezko garaietan, Zagrebeko Europako Kopaz gain, ASOBAL Liga, Errege Kopa eta ASOBAL Koparen txapeldun izendatu zen irundarrekin.

Fernando Bolea Alonso atzo zendu zen Valladoliden Alzheimer eritasun degeneratiboaren biktima 59 urte zituela. Elgorriaga Bidasoa talde mitikoaren partaide, 1989tik 1995era Artaleku izan zuen bere etxea. Bidasoako hegaleko jokalariak ASOBAL Liga, Errege Kopa, ASOBAL Kopa eta Europako Kopa irabazi zituen bertan jokatutako bost denboraldietan, eta 2012tik 2016ra Bidasoa Iruneko entrentzaile gisa itzuli zen Artalekura, ASOBAL Ligara azken igoeraren protagonista bilakatuz.

Boleak eskubaloian egindako ibilbideari hainbat aitortza eta omenaldi egin dizkiote azken urteetan. Bere jaioterria den Zaragozan ez ezik, 2021ean Kirol Merituaren Intsignia eta Domina eman zion Espainiako Federazioak. Eta IRunen ere, 2022ko maiatzan ASOBAL Ligako Bidasoa-Benidorm partidan omendu zuten, klubaren historia oparoenaren parte baita. Irundar zaleek bihotzean gordeko dute beti.