BIDASOAKO BIGARREN JEITSIERA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

2023/01/05
BIDASOAKO BIGARREN JEITSIERA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Santiagotarrak taldekoek bertan parte hartuko dute, lehen jardunaldian zazpi garaipen eskuratu ondotik

Aulki mugikorreko Gipuzkoako Liga pasa den abenduaren 18an hasi zen eta larunbat honetan (urtarrilak 7) bigarren jardunaldia ospatuko dute Bidasoa ibaian. Santiagotarrak taldeko kirolariak bertan izanen dira, aurrekoan zazpi garaipen erdietsi ostean.

Santiagotarrak taldearekin batera, Hondarribi, San Juan, Arraun Lagunak, Ur Kirolak, Orio, Endaika eta Ur Jokok parte hartuko dute Bidasoako bigarren jeitsieran. Guztira 400 kirolari baino gehiago izanen dira bertan, 130 ontzietan banatuta. Santiagotarrak-ek 72 kirolari izanen ditu Bidasoan, 28 ontzitan banatuta.

(Argazkia: J.J. Portos)