BIDASOAKO BEDERATZI JOKALARIK JASO DUTE NAZIOARTEKO DEIA
Junior mailako taldea asteburuan arituko da Frantzia, Alemania eta Portugalgo selekzioen kontra
Bidasoa Irun klubak jakinarazi duenez, lehen taldeko bederatzi jokalarik jaso dute nazioarteko selekzioekin jokatzeko deia. Tartean, asteburu honetan, Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Julen Urruzolak, Julen Mujikak eta Asier Iribarrek Alemanian jokatuko dute junior mailako taldearekin.
Gorka Nieto, Eneko Furundarena, Julen Urruzola, Julen Mujika eta Asier Iribar Bidasoako jokalariak junior mailako Espainiako selekzioarekin 4 Nazioetako Torneoa jokatzeko deia jaso dute. Hildesheimera (Alemania) joanen dira lau jokalariak asteburu honetan, Frantzia, Alemania eta Portugalen kontra jokatzeko. Hain zuzen ere, ortziralean (urtarrilak 6) Frantziaren aurka arituko dira, 14:00etan. Larunbatean (urtarrilak 7) berriz, Alemania izanen dute aurrez aurre, 16:00etan, eta igandean (urtarrilak 8) Portugalen kontra jokatuko dute, 11:30ean.
Honez gain, Matheus Francisco da Silva, Rodrigo Salinas, Mehdi Harbaoui, Jakub Skrzyniarz jokalariak ere euren selekzioekin bildu dira hilabete honetan ospatuko den Munduko Txapelketarako egiten diren kontzentrazioetan parte hartzeko.