BIDASOAK ZARAUTZ GAINDITU ZUEN ASTEBURUKO LAGUNARTEKOAN
Plenitude ASOBAL Liga hasi aitzinetik, talde horiak etxen etxean jokatuko du azken lagunartekoa Bada Huescaren kontra
Bidasoa Irunek aurredenboraldiko seigarren garaipena eskuratu zuen pasa den asteburuan Zarautzen, bertako Zilarrezko Ohorezko mailako Amenabar Zarautz taldearen kontra. 24-35ko markagailuarekin irabazi zion talde horiak aurkariari, baja ugari izan bazituena ere. Honekin guztirarekin, orain arteko aurredenboraldiko neurketa guztiak gainditu ditu Alex Mozasen taldeak.
Bidasoak baja ugari izan zituen asteburuan, Zarautzen kontrako aurredenboraldiko seigarren lagunartekoan. Cavero, Rodrigo Salinas, Pacheco, Jevtic, Asier Iribar, Gorka Nieto eta Tito Diaz gabe kantxaratu zen taldea. Edonola ere, lan ona egin zuten Alex Mozasen jokalariek eta bertze garaipen bat eskuratu zuten, aurredenboraldiko sentsazio onekin segitzeko. 24-35ko markagailua erdietsi zuten horiek eta honela eginen diote aitzin Plenitude ASOBAL Liga hasi baino lehen jokatuko duten azken lagunartekoari. Larunbat honetan (irailaren 7an) ospatuko da aurredenboraldiko azken neurketa, Artalekun, Bada Huescaren kontra. 19:00etan hasiko da partidua eta sarrera doan izanen da ikusle guztientzat.