BIDASOAK VILLA DE ARANDAREKIN PUNTUAK BANATZEN HASI DU DENBORALDIA

2024/09/16
BIDASOAK VILLA DE ARANDAREKIN PUNTUAK BANATZEN HASI DU DENBORALDIA
Villa de Aranda 26
26 Bidasoa Irun

Alex Mozasen taldeak 26-26ko markagailua erdietsi zuen Villa de Arandaren kontra, ASOBAL Ligako aurtengo estreinaldian

Bidasoa Irunek Villa de Arandarekin berdinduta bukatu zuen Plenitude ASOBAL Ligako lehen jardunaldia. Igo berri den taldearen kontra izan zuen 2024/25eko denboraldiaren estreinaldia eta dinamika onean segitzen dutela erakutsi zuten Arandakoek etxean. Neurketa landu baten ondotik, 26-26ko emaitzarekin berdindu zuten bi taldeek eta puntuak banatu zituzten honela.

Giro ezin hobea bizitu zuten Bidasoako eta Villa de Arandako jokalariek 2024/25 denboraldiko Plenitude ASOBAL Ligako lehen jardunaldian. Bertako besten giroaren barrenean ospatu zen neurketa eta zaleek ere gozatu ederra hartu ahal izan zuten. Irundarrak izan ziren aitzinetik jartzen lehenak eta lehen 25 minutuetan nagusi izatea lortu zuten. Hala ere, etxeko taldeak hurbiletik segitu zieten eta atsedenaldira joan baino lehenago, markagailua iraultzea lortu zuten (14-12).

Bigarren zatia, etxekoek agindu zuten. Bidasoa gibeletik joan zen eta azken minutuetan lortu zuen emaitza berdintzea. Hiru minuturen faltan, hiru gol aitzinetik zihoan Aranda, baina irundarrek ez zuten amore eman eta markagailua berdintzea lortu zuten, azken segunduan Caverok sartutako penaltiari esker.

Puntuak banatu zituzten horrela. Bidasoak eta VIlla de Arandak, ASOBAL Ligako lehen jardunaldian. 26ko berdinketaz gain, bertze momentu azpimarragarri batzuk izan zituen partiduak ere. Izan ere, Jon Ander Iribarrek seduta egin zuen lehen taldearekin eta neurketa ona jokatu zuen gainera.

Eneko Furundarena jokalariak aipatu bezala, aste honetan zehar lehen jardunaldian egindako “akatsak hausnartu eta zuzenduko” dituzte, Artalekun erronka berriei aitzin egiteko. Heldu den asteburuan, irailaren 22an (igandea), Bidasoak Barça jasoko du etxeko lehen jardunaldia jokatzeko. 20:00etan hasiko da partidua eta dagoeneko sarrerak salgai daude www.cdbidasoa.eus helbidean.

Eneko Furundarena:

(Argazkia: Arcalle)