BIDASOAK URTARRILEKO PRESTAKETAK GARAIPENAREKIN BOROBILDU DITU

2024/01/29
BIDASOAK URTARRILEKO PRESTAKETAK GARAIPENAREKIN BOROBILDU DITU

Asteburuan Torrelavegako II. Neguko Txapelketak hartu du parte Irungo taldeak

Bidasoak garaipen batekin borobildu ditu urtarrileko prestaketak. Anaitasunaren kontrako porrota, Billere taldearekin berdinketa eta Aguas Santas Milanezaren kontrako garaipena izan dira talde horiak bildu dituen emaitzak urtarrileko lagunartekotan. Honekin, Jacobo Cuetararen mutilak prest daude Plenitude ASOBAL Ligako bigarren itzuliari hasiera emateko.

Barçaren kontra hasiko dute Plenitude ASOBAL Ligako bigarren itzulia Bidasoako jokalariek. Neurketa gogorra izanen da hasteko, baina talde prest dagoela erakutsi du urtarrilean egin dituen prestaketetan, baita lagunartekoetan ere. Europako eta Amerikako hitzorduengatik jokalari falta izan du Bidasoak, baina gazteen partehartzearekin konpondu ditu afera guztiak. Horrela, lehiaketaren martxa hartu du taldeak berriz ere.

Urtarrilaren 20ean urteko lehen lagunartekoa jokatu zuen Bidasoak Zumaian, Helvetia Anaitasunaren kontra. 29-35 galdu zuen orduan. Pasa den asteburuan berriz, Torrelavegako II. Neguko Txapelketan izan da taldea eta Billere eta Aguas Santas Milaneza izan ditu aurkari. Lehenaren kontra 28ra berdindu zuen Irungo taldeak eta bigarrenaren kontra 24-19 irabazi. Urtarrila ezin hobe borobildu du Jacobo Cuetararen taldeak azken emaitza honekin.

Heldu den asteburuan emanen diote hasiera Plenitude ASOBAL Ligako bigarren itzuliari, Barçaren kontrako partiduarekin. Hone gain, denboraldiko azken zati honetan, Errege Kopa jokatuko du Irungo taldeak ere.