BIDASOAK UNICAJA BANCO SINFIN BISITATUKO DU ASTEBURUAN

2022/03/04
BIDASOAK UNICAJA BANCO SINFIN BISITATUKO DU ASTEBURUAN

Talde irundarrak Santanderrera bidaiatuko du igandean bertako Unicaja Banco Sinfinen aurka neurtzeko

Füchse Berlin taldearen aurka lehiatu ondoren, Bidasoak Asobal Ligako 20. jardunaldia ospatuko du Unicaja Banco Sinfinen aurka. Neurketa igande honetan izango da, Santanderren, eguerdiko 12etan.

Gaur goizeko atariko prentsaurrekoan Jacobo Cuetarak aipatu duenez, “bi egunez atseden hartu dugu eta orain, hurrengo bi egunak, Sinfinen aurkako partidua prestatuko dugu”. Otsaileko erritmoak behera egin badu ere, entrenatzaileak aitortu duen moduan, “kontuz ibili behar gara nekea nabari dugulako. Gure esfrotzua neurtu behar dugu neurketara ongi iristeko, zaila izango baita puntuak eskuratzea”.

Izan ere, Unicaja Banco Sinfinen aurka aritzea ez da erreza izango irundarrentzat. Aurrez aurre egon diren azken alditan, Bidasoak porrota jaso du eta horregatik, tentuz jokatu behar dutela onartu du Cuetarak: “Azken aldian beraien aurka galdu dugu, Asobal Kopan, Errege Kopan, urtarrileko lagunartekoan… Talde zaila da aurkarientzat, batez ere etxean aritzen denean. Talde sendoa da eta forma onean daude”.

Mikel Zabalak ere “partidu zaila” izango dela esan du, “momentu on batean” baitaude kantabriarrak. Hala ere, Bidasoa “momentu onean” dagoela azpimarratu du baita ere, eta ahalik eta lehiakorren jokatuko dutela “bi puntuak etxera ekartzeko”.