BIDASOAK TITO DIAZ JOKALARIA FITXATU DU BI DENBORALDIRAKO

2023/06/07
BIDASOAK TITO DIAZ JOKALARIA FITXATU DU BI DENBORALDIRAKO

Guadalajaratik etorriko da ezker hegaleko jokalaria eta bi denboraldiz egonen da Irunen

Bidasoak Alberto Diaz “Tito” jokalaria fitxatu duela iragarri zuen atzo. Bi aldeak aurre-akordio batera iritsi dira eta horren arabera, ezker hegaleko jokalari madrildarrak Bidasoan jokatuko du heldu diren bi denboraldietan.

Guadalajaratik datorren ezker hegaleko jokalaria da Tito Diaz. 193 zentimetroko altuera eta 102 kiloko pisua du eta internazionala da Espainiako gazteen selekzioarekin. Talde honekin 15 partida jokatu ditu guztira, eta 44 gol sartu.

ASOBAL Ligako estreinako denboraldian, madrildarrak 34 partidu jokatu zituen eta 60 gol sartu zituen horietan guztietan. Aurtengo 2022/23ko denboraldian berriz, 29 neurketetan 122 gol sartu ditu eta, bataz bertze, 4,21 goleko marka lortu du.