BIDASOAK QUIRONSALUDEKIN ZUEN AKORDIOA BERRITU DU

2022/08/12
BIDASOAK QUIRONSALUDEKIN ZUEN AKORDIOA BERRITU DU

Hamabostgarren urtea da bi erakunde hauek elkarrekin lan egiten dutena

Bidasoak atzo jakitera eman zuenez, klub irundarrak eta Quironsalud ospitale-taldeak zuten akordioa berritu dute. Orain dela hamabost urtetatik lanean dihardute elkarrekin. Hitzorduan Isidoro Beltran de Heredia Euskal Autonomi Erkidegoko Quironsaludeko zuzendari komertziala, Gurutz Aginagalde Bidasoako presidentea eta Ricardo Jimenez klubeko Osasun zerbitzuen burua eta Quironsaludeko sendagilea izan ziren.

Orain dela hamabost urte sinatu zuten lehen akordioa Bidasoak eta Quironsaludek eta geroztik, urtero-urtero, berritu dute elkarrekin lan egiteko konpromezua. Aurten, berrikuntza “Gipuzkoako gizartearekin tokiko kirola babesteko dugun konpromisoaren barruan kokatzen da”, Beltran de Herediak aipatu zuen moduan. Aginagalde ere “pozik” azaldu zen bi erakundeen arteko harreman honek jarraipena izanen duelako: “Oso eskertuak gaude Quironsalud bezalako euskarri bat dugulako gure bidean lagun. Gure jokalarien zaintza esku onenetan dago”.

Bidasoako presidenteak ere, Quironsaludeko sendagilearen eguneroko laguntza ere azpimarratu nahi izan zuen, Ricardo Jimenezena hain zuzen ere: “Gurea bezalako klub batentzat bere egunerokoan Quironsaludek ematen digun laguntza izatea ezinbestekoa da. Harreman luzea dugu bion artean, bere lan ona Bidasoan hain ongi ezagutzen dugun Jimenez doktoreak lagunduta gainera. Esaten dugun honen frogarik onena akordioak bere 15. urtea beteko duela da, eta ilusioa pizten digu”.

Hitzarmen honekin Quironsaludek osasun-estaldura eskainiko dio klubari, bai azterketa medikoetarako, bai behar diren proba diagnostikoen estaldurarako ere.