BIDASOAK PORROTA JASO ZUEN NAVAN
Bigarren zatian aukera izan zuen talde horiak puntuak eskuratzeko, baina azkenik gol bakarrarengatik ihes egin zion garaipenak
Bidasoak ezin izan zituen puntuak batu Navaren kontrako partiduan. Atsedenaldira aitzinetik joan zen talde horia eta bigarren zatian ere nagusitasuna erakutsi zuen, baina azken minutuetan Navak berdintzea lortu zuen, baita markagailua bere alde jartzea ere. Horrela, puntuak bertan gelditu ziren eta Bidasoa esku hutsik bueltatu zen etxera.
Lehen zatiaren hasieran markagailua bereganatu zuen Navak (1-4, 5.minutuan). Errenta lau golera eraman zuen gainera (12-8), eta Bidasoa gibeletik joan zen lehen ordu laurden horretan. Hala ere, amore eman gabe lanean segitu zuen Jacobo Cuetararen taldeak eta emaitza iraultzea lortu zuen, atsedenaldira bi goleko errentarekin joateko, 14-16koarekin.
Bigarren zatian ere, indartsu kantxaratu zen Bidasoa eta emaitza bere alde mantentzen jakin zuen azken hamar minutura bitarte. Lau goleko hutsunea lortu zuen ere tarte horretan, baina etxekoek ere besoak jeitsi gabe segitu zuten lanean. 50. minutuan, 25nako berdinketa lortu zuen Navak eta, horien akatsak aprobetxatuta, azkenik garaipena eskuratu ere egin zuten Navakoek. 29-28ko markagailuarekin punturik batu gabe gelditu zen Bidasoa eta porrot gogorra jaso zuen.
Ortzirale honetan, martxoaren 29an, Plenitude ASOBAL Liga Artalekura bueltatuko da neurketa berezi batekin. Hain zuzen ere, 19:00etan, Bidasoak Helvetia Anaitasuna jasoko du, euskal derbia jokatzeko.
(Argazkia: Daniel Perez)