BIDASOAK PORROTA JASO ZUEN LOGROÑON

2022/10/24
BIDASOAK PORROTA JASO ZUEN LOGROÑON
Logroño La Rioja 39
33 Bidasoa Irun

Errioxarrek nagusitasuna erakutsi zuten etxeko kantxan eta 39-33ko markagailuarekin eskuratu zuten garaipena

Bidasoak ezin izan zituen puntuak batu Logroñoren aurka jokatu zuen neurketan. Atsedenalditik bueltan, talde irundarrak ez zuen lortu partidan sartzea eta errioxarrek eskuratu zuten garaipena, 39-33ko markagailu zabalarekin.

Neurketaren lehen minutuetan Bidasoak aurretik jartzea lortu zuen, baina lehen partzialan berdinketa eskuratu ondotik, Logroñok hartu zuen abantaila eta 60 minutuak bukatu arte, bere alde eduki zuen markagailua. Partidaren hamargarren minutuan, lau goleko errenta eskuratu zuen etxeko taldeak eta Bidasoak hau bira murriztea lortu bazuen ere, atsedenaldirako 18-13koa ezarri zuten berriro ere errioxarrek.

Bigarren zatian, neurketari buelta emateko helburuarekin kantxaratu ziren bidasotarrak, baina ez zuten arrakastarik izan. Jacobo Cuetararen mutilek errenta zertxobait murriztea lortu zuten momenturen batean, baina Logroñok bere nagusitasuna erakutsi eta sei goleko aldea ireki zuen norgehiagokaren bukaerarako. Bidasoak Victor Rodriguez eta Rodrigo Salinasen bajak nabaritu zituen larunbatean, baita Ander Ugarteren azken ordukoa ere. Honek beroketan ziztada bat nabaritu zuen gihar bikian eta ezin izan zen aritu.

(Argazkia: Fernando Alvarez)