BIDASOAK NAVA JASOKO DU HELDU DEN LARUNBATEAN ARTALEKUN

2023/10/19
BIDASOAK NAVA JASOKO DU HELDU DEN LARUNBATEAN ARTALEKUN

Partidurik galdu gabe segitzen du talde irundarrak eta bolada on honi segida eman nahiko dio zaleen aitzinean

Bidasoak denboraldiko zazpigarren jardunaldia jokatuko du larunbat honetan, urriaren 21ean, 17:30ean Artalekun. Balonmano Nava taldea jasoko du bertan, eta nahiz eta bolada onean egon, neurketari behar bezainbertzeko garrantzia emanen diote Jacobo Cuetararen mutilek.

“Partidu guztiak dira garrantzitsuak eta aurkari guztiak dira arriskutsuak ASOBAL Liga honetan”, erran du Jacobo Cuetara entrenatzaileak. Hala ere, Bidasoa “momentu onean” dagoela onartu du, nahiz eta maila ona eman beharko duten irabazteko, prestatzailearen iritziz: “Aurreko partiduetan erakutsi dugun jokoa edo lortu dugun emaitzek ez digute orain garaipenik emanen”.

Etxean ariko dira larunbatean eta Navari irabazteko gakoetako bat, beti bezala, harmaila izanen da: “Bi puntuak irabazteko, zaleen babesa izanen dugula espero dugu”. Izan ere, entrenatzailearen hitzetan, “partidu bakoitza desberdina da eta bakoitzean puntuak ateratzeko zentratuta egon behar gara”. “Emaitza onak eskuratzen segitu behar dugu, baita joko ona erakusten ere”, gaineratu du.

(Argazkia: Arrate Morales)