Bidasoak nagusitasunez garaitu zuen Guadalajara
Bidasoa Irunek 37-27ko markagailu zabalarekin garaitu zuen, pasa den ortzirale, BM Guadalajara taldea. Atsedenaldiaren ondotik, indarberrituta kantxaratu zen talde horia Artalekun eta ia neurketa guztian zehar aitzinetik aritu zen. Garaipen berri honek motibazio berezia eman dio Alex Mozasen taldeari, Europako Txapelketako erronkei ere modu berean aitzin egiteko.
Talde hori gibeletik jarri zen markagailuan partiduaren lehen minutuetan, baina azkar lortu zuen hau iraultzea. Hamargarren minuturako, 6-4ko emaitza lortua zuen bere alde eta geroztik, irundarrena izan zen nagusitasuna. Aldeak handitzen joan ziren gainera eta bost goleko aldea lortu zuten atsedenaldira bidean, 16-11koa hain zuzen ere. Bigarren zatian ere, indar bera erakutsi zuten etxeko zaleen aitzinean eta tartea oraindik ere gehiago handitu zen. Hamabi tantoko aldea ere lortu zuten Alex Mozasen taldeak, neurketa bukatzeko bost minutu gelditzen zirenean (35-23), baina azkenean hamar goleko aldearekin irabazi zuten bidasotarrek, 37-27ko behin-betiko emaitzarekin.
Bi puntuak irabazita, motibazio bereziarekin hasi zuten asteburua, baita biharko (azaroaren 19ko) Europako Txapelketako jardunaldiko prestaketak. Glogow taldea bisitatuko du Bidasoak eta Multzo Faseko erronkekin segitzeko. Neurketa bihar izanen da, erran bezala, 20:45ean.
Julen Mujika jokalariek egin zuen partiduaren balorazioa.