BIDASOAK MENPERAEZINA IZATEN SEGITZEN DU

2023/10/16
BIDASOAK MENPERAEZINA IZATEN SEGITZEN DU
TM Benidorm 24
31 Bidasoa Irun

Benidormen kontra 24-31ko garaipena eskuratu zuen atzo arratsaldean

Bidasoak menperaezina izaten segitzen du denboraldi hasiera honetan. Bortzgarren garaipena jarraian eskuratu zuen atzo arratsaldean Benidorm taldearen kantxan. 24-31ko markagailuarekin, indartsu dagoela erakutsi zuen eta, bertze bi puntu poltsikoratuta, sailkapeneko bigarren postua egonkortu du dagoeneko.

Partidu hasieran parekatuak egon ziren Benidorm eta Bidasoa, baina irundarrak segidan aldendu ziren markagailuan. 20. minutuan hiru goleko aldea lortu zuten Jacobo Cuetararen mutilek eta aldageletara joan aitzinetik 8-15ko behin-behineko emaitza erdietsi zuten, neurketa ia erabakita utziz.

Bigarren zatian alde hori mantendu eta handitu ahal izan zuten bidasotarrek. Neurketa bukatzeko bortz minutu gelditzen zirenean, hamar goleko aldea zuten bi taldeek (20-30), baina azkenik, zazpiko errentarekin irabazi zuten irundarrek. 24-31ko markagailuarekin, bertze bi puntu irabazi zituen Bidasoak eta horrela, sailkapeneko bigarren postua egonkortu zuten. 11 punturekin, Barçatik bi puntura dago orain talde irundarra eta gibeletik, 9 punturekin, Granollers dago kokatuta.

Bidasoak heldu den neurketa etxean jokatuko du, urriaren 21ean. Orduan, Viveros Herol BM Nava taldea jasoko dute Artalekun, 17:30etik aitzinera.

(Argazkia: Edwin Van't Hek)