BIDASOAK MENDEAN HARTU ZUEN VALLADOLID

2022/05/16
BIDASOAK MENDEAN HARTU ZUEN VALLADOLID
Bidasoa Irun 33
26 Recoletas Atletico Valladolid

Talde irundarrak 33-26ko markagailu zabalarekin irabazi zuen Valladoliden aurka larunbatean Artalekun

Pasa den larunbatean Bidasoak Valladolid taldea menderatu zuen elkarren aurka Artalekun jokatu zuten partiduan. Talde irundarrak bere nagusitasuna erakutsi zuen neurketa guztian zehar eta azkenik, 33-26ko markagailuarekin eskuratu zuen garaipena. Emaitza honekin eta Granollers eta Puente Genilen arteko berdinketarekin, Bidasoa sailkapeneko bigarren postuan kokatu da berriz ere.

Partiduaren hasieratik etxeko taldeak bere erritmoa ezarri zuen eta hamargarren minututik neurketaren buruzagi izan zen markagailuan. Poliki-poliki, bai defentsan eta bai erasoan lan ona eginez, Bidasoak abantaila hartu zuen eta 17. minutuan zortzi goleko errenta eskuratu zuen Valladoliden aurrean, 14-6koarekin. Aurkariak bi hutsarte eskatu zituen orduan bi minuturen buruan, eta honekin markagailuan bost golera hurbiltzea lortu bazuten ere, etxekoek berriz ere zazpira ireki zuten tartea eta atsedenaldira 18-11koarekin iritsi ziren bi taldeak.

Bigarren zatian, Bidasoak indar berbera erakutsi zuen kantxan eta errenta oraindik handiagoa lortu zuen (42. minutuan, 25-16). Valladolidek azken saiakera egin zuen hutsune hori murrizteko, baina etxeko taldeak ongi eutsi zion neurketari eta azkenean, 33-26ko markagailua mantentzea lortu zuen.

Garaipen honekin eta Granollersek Puente Genilen kontra lortutako berdinketarekin, Bidasoa sailkapeneko bigarren postura igo da berriz ere, 40 punturekin, hirugarren postuan dagoen Granollersekin berdinduta.

(Argazkia: Arrate Morales)