BIDASOAK LOGROÑO MENDEAN HARTU ZUEN EGIAKO TXAPELKETAN

2022/08/19
BIDASOAK LOGROÑO MENDEAN HARTU ZUEN EGIAKO TXAPELKETAN
Bidasoa Irun 28
26 Logroño

Irungo taldeak 28-26ko markagailuarekin irabazi zuen errioxarren aurrean

Atzo, abuztuaren 18an, hasiera eman zioten Egiako XXVII. Nazioarteko Txapelketari. Hain zuzen ere, Bidasoak ireki zuen txapelketa Logroñoren aurka jokatu zuen neurketarekin. Oso parekatua egon zen bi talde hauen arteko partidua, baina azkenean, Bidasoak egindako defentsa lanari esker, 28-26ko markagailuarekin irabazi zuten norgehiagoka.

Logroño hasi zen neurketaren buru izaten lehen minutuetan. Markagailua beraien alde jarri zuten lehen zatiko 20. minutura arte. Bidasoak orduan, 7ra berdindu eta aurretik ere jartzea lortu zuen, defentsan egindako lanari esker eta batez ere, Skrzyniarzek egin zituen zortzi geldiketei esker. Honela, neurketa 12-13koarekin iritsi zen atsedenaldira, markagailua bidasotarren alde ipinita.

Bigarren zatia ere bide beretik joan zen. Bidasoa gol bakarreko abantailarekin hasi zuen azken ordu erdia eta errioxarrek hau aprobetxatu zuten markagailua berdintzeko. Azken bost minutuetan lortu zuten 26ra berdintzea eta tentsioa sortu zuten kantxan. Hala ere, Irungo taldeak eta Julen Aginagaldek, bereziki, indarrak hartu eta bi gol sartuta garaipena eskuratu zuten, 28-26ko markagailuarekin.

Gaur bigarren neurketa jokatuko da, oraingo honetan Logroño eta Limoges taldeak aurrez aurre jarriko dituena. Bidasoa bihar arituko da berriz ere, Limoges talde frantziarraren kontra. Talde honetan azken denboraldian Irunen aritu zen Jose Manuel Sierra atezaina dago, bigarren entrenatzaile moduan. Beraz, aurrez aurre izanen dira hauek ere bihar, abuztuak 20, 19:30ean.