Baztanek hiru puntuak Larragan utzi zituen
Nafarroako Ligako Lehen Maila Autonomikoko Baztanek 3-2 galdu zuen, pasa den larunbatean (irailak 21), Larragako San Miguel taldearen kontra. Partiduan sartzea kosta egin zitzaiela aipatu du Sergio Oskoz prestatzaileak eta egindako akats batzuk ere garesti ordaindu zituztela.
San Miguelen kontrako partiduan sartzea kosta egin zitzailea aipatu du Sergio Oskoz prestatzaileak. Larragako jokalariak protagonismo gehiago izan zuten lehen minutuetan eta horri esker, lehen gola ere eskuratu zuten (12. minutuan, Angel Merino). Honen ondotik, Baztanek bere jarrera aldatu eta protagonismo gehigo edukitzea lortu zuen. Horrela, 12 minutu beranduago, bisitarien taldeko Alvaro Fernandezek neurketa berdintzea lortu zuen, atsedenaldira banako emaitzarekin joanez.
Bigarren zatian, Baztanek pare bat akats egin zituen eta horiek garesti ordaindu ere. San Miguelek ongi aprobetxatu zituen aukera horiek eta bertze bi gol sartu zituzten, biak Angel Garciaren eskutik. 3-1ekoarekin segitu zuten eta azken minutuetan, baztandarrek markagailuan hurbiltzea lortu zuten, Imanol Zokok asmatu egin zuen penalti baten bitartez (3-2). Hala ere, denborarik gabe gelditu ziren eta ezin izan zuten berriz ere partidua berdindu eta puntuak banatu.
Heldu den asteburuan, etxean jokatuko du berriro Baztanek (larunbatean, 18:00etan, Ilumberriren kontra), eta Oskozek aipatu bezala, hiru puntuak irabaztera aterako dira zelaira.