BIDASOAK IRUNGO BANDERA JASO DU
Sacyr Asobal Ligako txapeldunorde geratu ostean, Irungo Udalak harrera egin dio Bidasoari. Jose Antonio Santano alkatearekin eta Borja Olazabal kirol arduradunarekin batera, Udalbatzako ordezkariek hartu dute parte.
Duela hilabete Real Unionekin egin bezala, Irungo Udalak harrera egin dio Sacyr Asobal Ligako txapeldunorde geratu den Bidasoari. Talde irundarrak denboraldia bukatu ez duen arren, Irungo Udaleko alkateak Jose Antonio Santanok, Udaleko kirol arduradunak Borja Olazabalek, eta gainontzeko Udal taldeetako ordezkariek lorpenaren garrantzia aitortu eta taldeak denboraldi berezi honetan egin duen esfortzua azpimarratu nahi izan dute.
Bidasoaren aldetik, Gurutz Aginagaldek, taldeko lehendakariak, eta Iker Serrano, Jon Azkue, Adrian Crowley eta Julen Aginagalde jokalariek parte hartu dute. Alkateak ‘Aupa Bidasoa’ bordatuta zuen hiriko bandera entregatu dio taldeari, “frogatzeko hiriak eta zaleek adi eta urrutitik indar egiten jarraitu dutela nahiz eta aurten Artalekura ezin joan”.