BIDASOAK HARROBIA SENDOTZEKO ASMOA DU

2021/04/15
BIDASOAK HARROBIA SENDOTZEKO ASMOA DU

Egungo bigarren entrenatzailea den Borja Burguetek harrobiaren zuzendaritza hartuko du. Horretaz gain, Bidasoaren mutilezkoen jubenilen taldeak, larunbat honetan, 2009/2010 irabazten ez duten Euskadiko Txapelketa garaitzeko aukera izango du. 

Bidasoaren proiektua handituz doa eta handitzeko gakoetako bat harrobia sendo, osasuntsu eta berritzaile mantentzea da. Horretarako, C.D. Bidasoako zuzendaritza batzordeak Borja Burguete izendatuko harrobiko zuzendari tekniko gisa. Egungo Bidasoaren bigarren entrenatzaileak klubaren Eskubaloi Eskolatik hasi eta lehen talderaino doan prestakuntza eta kirol ereduaren koordinazioa sendotzeko erabakietaz arduratuko da.

Burguete klubeko harrobiko jokalari izandakoa da eta 2014 urtetik geroztik, entrenatzaile izateko ibilbidea hasi zuen. Hurrengo urtean, Bidasoa Zilarrezko Ohorezko mailan zegoela, lehen talde bigarren entrenatzaile izendatu zuten eta hurrengo urtean, karguan segitu zuen, Asobal Ligan. Ordutik, Jacobo Cuetararekin batera, biek osatzen dute Bidasoaren egitura teknikoa eta nahiz eta kargu hau onartu, lehen taldearekin bigarren teknikaria izaten jarraituko du.

2009/2010 denboraldiko bolada apurtu nahi du Bidasoaren Jubenil Taldea. 

Bidasoaren mutilen jubenilen taldeak hitzordu garrantzitsua du asteburu honetan. Lehen faseko azken jardunaldia jokatuko du Gran Camping Zarautz ZKE taldearen aurka eta irabaziz gero, talde bidasotarra Euskal Ligako txapeldun bihurtuko litzateke, 2009/2010 denboralditik gertatzen ez den garaipena.

Neurketa erabakiorrera ‘Vicky’ de la Hazak zuzentzen duen taldea 12 punturekin sailkapeneko bigarrena da. Garaikurra lortzeko, Bidasoak sailkapeneko liderrak den talde zarauztarra garaitu beharko du. Datu gisa, momentuz, Usurbil taldearen aurka soilik galdu du Bidasoak (ligako lehen jardunaldian); Gran Camping Zarautz ZKE-k, aldiz, neurketa bakarra galdu gabe 14 puntu erdietsi ditu denboraldi honetan.

Kirol eta lehiaketa guztien antzera, pandemiak guztiz baldintzatu du Bidasoaren jubenilen taldearen denboraldia. Euskal Liga itzuli bakarrera jokatuko da eta, ospatuko balira, ohiko sektore faserako txartela ziurtatuta luke.

Neurketa jarraitu nahi izanez gero, honako esteka honetan jarraitu ahalko duzu: http://www.twitch.tv/juvenilesbidasoalv