BIDASOAK HAMAHIRU PUNTU BATU DITU SAILKAPENEAN

2023/10/23
BIDASOAK HAMAHIRU PUNTU BATU DITU SAILKAPENEAN
Bidasoa Irun 37
26 Viveros Herol BM. Nava

Hamaika golengatik irabazi zion talde bidasotarrak Navari (37-26)

Bidasoak bertze garaipen bat lortu du asteburuan, etxean, Nava taldearen kontra. Hasieratik gidatu zuten partidua bidasotarrek eta azkenean, hamaika golengatik irabazi zuten Jacobo Cuetararen mutilek.

Irungo taldea nagusi izan zen pasa den larunbateko partiduan Artalekun. 4-1eko lehen partzialetik aitzinera, beraien alde egon zen markagailua neurketa guztian zehar. Navak ez zuen emaitza berdintzea lortu momentu bakar batean ere, nahiz eta gol bakarrera hurbildu ziren ordu laurdena pasatuta (9-8). Hala ere, Bidasoak indarra hartu eta aldea ireki zuen atsedenaldira 17-12koarekin ailegatu arte. Bigarren zatian, bide beretik joan zen taldea eta azkenik, hamaika goleko aldea lortu zuten etxekoek (37-26), zaleei ikuskizuna ederra eskainiz.

Hamalautik hamahiru puntu batuta sailkapenean, partidurik galdu gabe ailegatuko da Bidasoa, atsedenaldia baino lehenagoko neurketara. Heldu den ortziralean, urriaren 27an, derbia jokatuko du Anaitasunaren kontra, euren kontra.

(Argazkia: Arrate Morales)