BIDASOAK GUDALAJAREN AURKAKO NEURKETA ATZERATZEA ESKATU DU

2020/10/09
BIDASOAK GUDALAJAREN AURKAKO NEURKETA ATZERATZEA ESKATU DU

Plantilan eta talde teknikoan Covid-19 frogan bi positibo atzeman ondoren, larunbateko neurketa atzeratzeko esakera egin du talde irundarrak.

Denbora kontua zen. Asteazkenean Leongo Ademarren kontrakoa atzeratu eta hurrengo egunean, PCR frogak egin zituzten Bidasoako jokalari eta talde teknikoko partaide guztiek. Gaur ezagutu ditugu emaitzak eta bi kasu atzeman dituztela jakinarazi du klubak.

Gauzak horrela, Bidasoak bihar Gudalajaran jokatu behar luketen neurketa atzeratzea eskatu du, kutsaketa gehiago ekiditu nahian. Ordu batzuen buruan, Txapelketa Batzordeak neurketa atzeratzearen alde egitea erabaki du, beraz, Gudalajara eta Bidasoaren artekoa atzeratuko da.

Denboraldia eta egutegia zailtzen ari zaio Bidasoari; izan ere, datorren asteartean jokatzekoa zen Leongo Ademarren aurkako neurketa ere bai, beste behin, atzeratzeko arriskuan dago. Ikusteke dago denboraldiak bere horretan jarraitzeko aukerak dituen ala ez, argi dagoena da, ohiko txapelketa ez-ohiko egoeran mantentzea ez dela batere ideia ona izan.